[rev_slider sponsors][rev_slider escuela]

FUTBOL ESKOLAKO IHARDUNALDI BERRI BATEN AURREAN.-

Posted by La Escuela

Berriro ere futbol eskolako ihardunaldia izango dugu asteburu honetan. Hainbat zelaietan izango dira gureak lehian eta honako hauek ordutegiak.

Benjamin mailakoek Berioko zelaian jolastuko dituzte beraien partiduak. 2007 eta 2006. urteko taldeek honako ordutegiak izango dituzte. Txikienak bi taldetan banatutak goizeko 09:00tan eta 10:00tan izango dituzte hasteko orduak. 2. urtekoek ordutego berberak izango dituzte jolasteko ere.

Beste aldetik 2005. urteko alebinak Puion izango dituzte aurkariak. Errealeko Fundaziotik antolatuta igandeko goiza osoan izango dute jolasteko aukera. 09:30tik 13:30ra hainbat partidu jolasteko aukera izango dute.

Bukatzeko 2004. urteko taldeek honako partiduak eta ordutegiak izango dituzte:

– ASTIG. MUNDARRO – VASCONIA «C» ( Zarkumendegiko zelaian igandeko 14:00tan ).
– TRINTXERPE – VASCONIA «A» ( Trintxerren goizeko 12:00tan ).
– OSTADAR – VASCONIA «B» ( Michelinen goizeko 11:45tan ).

AUPA VASCONIA !!

Deja un comentario

Club Deportivo Vasconia de San Sebastian © 2013 By Eiffel Rodriguez