VASCONIAKO FUTBOL ESKOLA BIKAIN MATIGOXOTEGIN.

Posted by Comunicación
21 noviembre, 2017
TXAP FTB ESKL EN MATI

Emaitza onak lortu dituzte gure futbol eskolako taldeek gaur , Kostkas K.E.ak antolatuta, Matigoxotegiko zelaian jolastu den txapelketan. Egun osoan zehar izan dira gure taldeak partiduak jolasten. 2002, 2003, 2004 eta 2005. urteko talde bana izan dira izerdia botatzen, nahiz eta giro hotza eta euritsua jasan.

Azkenik lau taldeetatik bik garaipena lortu dute. 2002. urteak penaltietan gainditu du Kostkas taldea eta 2005. urteko jokalariek 2-0 irabazi diote Kostkasekoei finalean. Bestetik, 2004. urteko taldea finalera ere ailegatu da baina Kostkasen aurrean ezin garaipena lortu.

Beraz, egun borobila. Bihartik aurrera talde gehiago arituko dira Donostia hiriko txapelketan.

ZORTE ON !!!

Deja un comentario

Club Deportivo Vasconia de San Sebastian © 2013 By Eiffel Rodriguez