VASCONIA TXAPELDUN DONOSTIA HIRIKO TXAPELKETAN.

Posted by Comunicación
25 noviembre, 2017
TXAP MATI 2003-2004

Sekulako emaitzak lortu dituzte futbol eskolako taldeek DONOSTIA HIRIKO IX. TXAPELKETAN.

Jakina genuen ostegunean 2005. urteko taldeak irabazi zuela. Gaur izan dira 2003 eta 2004. urteko taldeak lehian finalerdietan eta beranduago finaletan. Biak garaile. 2003. urtean 2-0 irabazi Valvanera talde errioxarraren aurka. Horrez gain OIER ARANBURUk jokalari onenaren saria eskuratu du. 2004. urtean aldiz, penalti jaurtiketen ondoren Berceo taldeari irabazi dio gure taldeak.

Poza nagusi beraz, egun hauetan Puio alboan. Emaitzak ezin hobeagoak izan dira. 2005, 2004 eta 2003. urteko taldeentzat, txapeldunak izan dira eta. Argi geratzen da Vasconiako futbol eskola osasunez dagoela. Horrela jarraitu dezala.

ZORIONAK TXAPELDUNAK !!!

Deja un comentario

Club Deportivo Vasconia de San Sebastian © 2013 By Eiffel Rodriguez