[rev_slider sponsors][rev_slider escuela]

INFANTIL TXIKI TALDEA SAILKATUTA!!!. ZORIONAK!!!.

Posted by La Escuela

Igande honetan urte honetako lehen berria pozgarria izan genuen kirol arloan. Izan ere, gure INFANTIL TXIKIko taldeak irabazi zuen norgehiagokaren ostean eta lortutako hiru punturi esker, hurrengo denboraldiko OHOREZKO MAILArako txartela eskuratu zuen. Zalantzarik gabe asteburuko berririk pozgarriena suertatu zen Vasconia K.E.arentzat. Gogoratu hurrengo urterako aipatutako maila gonbidapenaz lortzen dela eta ez direla Gipuzkoako talde guztiak sailkatzen, beraz, balorazio oso ona egokituko lioke Aritz eta Josuren taldeak lortutakoa.

Honez gain gure taldeak aurreko denboraldian bi jokalari garrantzitsu galdu zituen Erreala taldeak fitxatutakoak; Jon Arrese atezaina eta Xabier Garzón aurrelaria hain zuzen ere. Baina beste batzu etorri dira taldera. Eskolatik igo ziren OIER HERNÁNDEZ atezaina, JUAN MAYORA, JULEN PASCUAL eta AITOR LÓPEZ jokalariak eta bakarrik bat beste taldetik etorritakoa: PABLO APERRIBAY, guztiak errendimendu polita emanez.

Aurrerantzean taldearen helburua bere maila hobetzea izango da eta ahalik eta denboraldi onena burutzea.

 

ZORIONAK.

Deja un comentario

Club Deportivo Vasconia de San Sebastian © 2013 By Eiffel Rodriguez