FUTBOL ESKOLAKO HASIERA OFIZIALA.

Posted by La Escuela
17 diciembre, 2017
DSC_4429

Azkenik futbol eskolako txanda iritsi zaigu. Berandu baina behintzat partiduak jolasteko garaia izango dugu.

Hainbat mailatan eta leku desberdinetan jolastuko du gure futbol eskolak asteburu honetan.

– Alebin mailako bigarren urtekoentzako hiru partidu izango ditugu ikusgai. Vasconia “A” taldeak S.a.n.s.e.-ren aurka jolastuko du Jesuitasen goizeko 09:00tan. “B” taldeak, aldiz, Puion izango du aukera jolasteko ordutegi berean eta, “C” taldekoak Andoainera joango dira Euskalduna taldearen aurka jolasteko 11:30tan.
– Alebin mailako lehenengo urtekoek Kostkasen aurrean neurtuko dituzte indarrak. Hiru partiduak Puion jolastuko dira igande arratsaldez.
– Benjamin mailakoen partiduak Aldapeta ikastetxean jolastuko dira. Lau partiduak igande goizez.

Zorte on jokalari guztientzat !! AUPA VASCONIA !!!

Deja un comentario

Club Deportivo Vasconia de San Sebastian © 2013 By Eiffel Rodriguez